Tristuran murgildutako mapa baten aurrean nengoen. Txarra bazen hilkortasun tasa handi baten berri izatea, ez da gutxiago hiltzen zirelarik inork ez jakitea.
|
Compiègneko armistizioa irudikatzen zuen margoa
|
Ikerketa bat hasteko momentua ikusten nuen nik hementxe. Lehenengo galderarekin hasi beharra zegoen. Zer demontre gertatu zen 1918an? Historia pitin bat eginez,
urte hartan Lehenengo Mundu Gerra bukatuko zen; Alemaniak aliatuekin, 1918ko azaroaren 11ean
Compiègneko armistizioa,
tren bagoi batean, sinatuko zuten arte eta, geroago, behin-betikoa izango zen
Versaillesko Ituna (Estatu Batuetako presidente zen
Woodrow Wilson-ek proposatutako bakea lortzeko 14 akordioetan oinarritua) izenpetu zuten arte, 1919ko ekainaren 28an.
Alemaniak "zor handiak" - moralak, lurraldekoak, laboralak, politikoak, militarrak eta ekonomikoak - ordaindu beharko zituen hau guzti honen ondorioz (biztanleriak jakin ondo zekien eta itunaren aurkako mugimenduak egon ziren) eta
horrek kaos berri batera bideratuko zituen pixkanaka-pixkanaka...
Bigarren Mundu Gerrara hain zuzen ere. Kaos horretan murgilduta, Alemaniako biztanleriak "salbatzaile baten premia itsua" sentituko zuen.
Der Führer edo buruzagi edota gidari baten beharra. Hara non Lehenengo Mundu Gerran, gas eraso baten ondorioz denbora baterako itsu geratu zen soldadu (mezulari) austriar batek bere aukera ikusiko zuen. Baina azken hau beste baterako lagako dugu. Ez gara aurreratuko.
1918ra bueltatuz, kontutan hartzekoa da, lehen aipatutako bake itunak zinatzen ari zirelarik,
mundua beste gerra handi batean sartuta zegoela. Baina informazioa, estraofizialki mugitzen zen bitartean, ofizialki gutxi hitz egiten zen "guda" honi buruz.
Gizateria eta organismo azelular txiki batzuen artean;
birusak. Kasu honetan, gaur egun dakigun bezala,
gripearen (
A motako influenza birusa)
H1N1 azpimota hain zuzen ere. Duela gutxi, garaian gaixotasun honengatik hildako gorputz izoztuetako laginetatik ebatzitakoa hizpide (bilaketa eta aurkikuntza hau, bioterrorismoa dela eta ez dela, polemiketatik aldenduta egon gabe, noski).
Infekzio bat munduan zehar zabaltzen denean pandemia baten aurrean gaudela diogu. Hala gertatu zen 1918ko gripearekin.
Espainiar gripea bezala izendatu zena ere.
Gerrak eta hildakoei buruzko datuen kontrola
Badirudi
lehenengo galdera kokatu dugula; 1918an Espainiar gripea deritzona aurkitu dugu. Ekiogu
bigarren galderari; zer dela eta munduko beste txoko "azpimarragarri" batzuen
datu falta?
Gris kolorea. Garai hartan, Lehenengo Mundu Gudan sartuta zegoen gizateria. Sartuta, edo hobe
irtetear esango bagenu, historikoki zehatzak izateko. Ez dakit historian adituek zer esango didaten, baina Lehenengo Mundu Gerratik ateratzearena, Bigarrenaren abiapuntu edo detonatzailea izan zela dirudi. Harira joan gaitezen. Lehenengo hau,
Gerra Handia ere deitua izan zen; oraindik beste handiagorik ez zutelako bizi izan. Hala ere, gizateriak, askotariko interesak direla eta, Guda Handi hura "hobetzeko" gai zela erakutsiko zuen.
Ez gutxietsi gizakion ergelkeria. Tamalez, hala izan da eta horrela jarraitzen du izaten. Baina hau, beste esparru batzuentzako aztergaia izango zen. Gizateriaren historia, garai triste eta lotsagarriz josita dago eta.
Argi dagoena zera da,
gudan murgilduta zeuden herrialdeek, euren "eraso eta defentsa lerroetan" zeuden hildakoen berri ez zutela eman nahi. Are gutxiago, mundu guztian zehar eta etsaiaren belarrietaraino, "soldaduen" kopuruaren gutxitzearen daturik ailegatzerik nahi. Ejertzitoen
ahuleziarik agerian laga barik. Hona hemen egondako hildakoen berri ez izatearen zergatia; gerretan zenbait datuk, datu kritikoek batez ere, jasaten duten
zentsura, alegia. Argi dago lurralde horietariko biztanleria, gripearen aldagai edo azpimota berezi horren ondorioz, gutxitzen zihoala. Datu sinple bat:
Lehenengo Mundu Gerrak 15-17 milioi hildako suposatu zituen bitartea (soldadu eta zibilen artean), gripearen pandemia honek,
1918ko gripe pandemia edo Espainiako
gripea deritzonak,
50-100 milioi hildako suposatu zituela estimatzen da ditugun azken datuekin.
Gripe pandemia honek, 25 astetan zehar, hiesak 25 urteren buruan baino hildako gehiago suposatu zituen.
Gaur egun ditugun datuen arabera, Txinan bakarrik 30 miloi hildako egon ziren; momentuko biztanleriaren %35 inguru. Estatu Batuetan berriz, 675.000 hildako estimatzen dira; biztanleriaren %28. Espainia eta Erresuma Batuan, bakoitzeko 200.000-300.000 tartean ibili ziren.
Non izan zuen sorterria pandemia honek?
Argi dagoena,
Espainian ez zela izan da. Leku aipatuenen artean
Estatu Batuak eta
Txina daude. Baina noski, gerra zela (berton murgilduta zeudenek batez ere), zituzten hildakoen inguruko datuen zentsuraren ondorioz, informazioa mutur batetik bestera ibili da askotan. Esan dugun bezala, hau da lurralde horiek mapan, datu falta adierazten duen gris kolore triste horretan adierazita egotearen zergatia. Eta, ikerketa honen ondorioz,
gris horrek hildako asko eta asko estaltzen zituela dakigu. Baina Espainiaren egoera neutrala zela eta, "ez zegoen datu hauek zentsuratzeko beharrik". Munduan zabalduta zegoen gaixotasun kutsakor batek,
Espainian hasi ez zen arren, datuak plazaratu zituen herrialdearen izena jaso zuen;
gripe espainiarra.
Ikerketa eta informazio iturri askok
1918ko martxoaren 4ean kokatzen dute
lehenengo kasua. Eta konkretuki Estatu Batuetan (
Kansas). Oso denbora tarte txikian mundu osoan zehar zabaldu zen infekzioa.
|
Heriotzak eta datak erlazionatzen dituen grafikoa; 1918aren bukaeran metatu ziren.
Iturria: Wikipedia |
Pandemia bilakatzera ailegatuko zen
Hildakoen artean noski, soldaduak ere baziren. Hildakoak - ulertu itzazue nire hitzak ondo - ez ziren kutsatutakoak baino kezkagarriagoak. Nork daki mundua gerran egoteak eta
ozeanoaren alde batera eta bestera tropen mugimenduek,
epidemia zabaltzen lagundu ez ote zuten. Hau da,
pandemia batean
bilakatzen. Galdera inozoa... dudarik ez horrela izan zela. Gripearen birusak transmisio edo
infekzio bide eraginkorrena dauka, birusen
erreinuan;
airearen bidezko transmisioa. Eztul edo doministiku eta
listu tantatxo txikietan bidaiatzen du hurrengo ostalari baten arnas bideetako zelulak infektatzeko prest. Listo! Gaixotasuna zabaldu dugu! Listuarekin kontaktuan egon diren
azalerak (hitz egitean erortzen diren listu tantatxoak, eskuak ahotik gertu izan ondoren ukitutakoak,...) ere infekzio bideak izan daitezke.
Material gehigarria
- 1. Bideoa: Nola zabaltzen da eta nola infektatzen du organismoa. Hemen.
- 2. Bideoa: Birusak duen zelula ostalari bat infektatzeko mekanismoa. Hemen.
Gainera momentuko egoerak eta
interesek, zientzia eta teknologiaren ikusmirak aldatzera bultzatu zuten. Non egongo zen
diru eta ahaleginen inbertsio handiena?
Aurrerakuntza militarren garapenean, noski. Beraz birus baten aurkako gatazkak garrantzia galtzen zuen Gerra Handiarekin alderatuz.
Hildakoen datuen "omisioak" benetako arrisku egoeraren ezaguera galarazten zuen.
Mundua ez zekien zenbaterainoko etsaia zuten aurrean. Ez zekiten bere inperio biriko kutsakorrak noraino ireki zituen bere hegoak.
Zer da gripea?
Askotan esan dugun bezala,
gripea birus bat da.
Influenza birusa. Birusak organismo
azelularrak dira eta, zelula bat infektatzen ez duten bitartean (
biriona; ahalmen kutsakorreko partikula birikoa),
metabolikoki inerteak direla esaten dugu. Hau da, jarduera metaboliko bat aurkezteko (funtsean, ugaltzeko;
erreplikatzeko, alegia) infektatutako
zelula hostalari baten tresneriaz baliatu behar dira. Birus honentzako zelula ostalari aproposenak,
arnas bideetako ehunetako zelulak dira.
Ortomixobirusen (
Orthomyxoviridae) familiako birus bat da eta
3 mota nagusitan sailka ditzakegu ezagutzen ditugun azpimota guztiak;
A,
B eta
C. Normalean gizakion artean eta urtaroka datorkigun mota, A izaten da.
Bildukina dauka kanpotik inguratzen. Birus honek, bildukina den mintz horretan,
bi glukoproteina (
gp)
mota oso garrantzitsu aurkezten ditu;
hemaglutininak (
H) eta
neuraminidasak (
N). Molekula hauek, birusak
zelula ostalarian lotu eta hau
infektatzeko gaitasunarekin erlazionatuta daude. Bi proteina hauek ematen diote gripearen birusari aldakortasuna edo aniztasuna (birusaren azpimotak). 16 H eta 9 N klase identifikatu ditugu momentura arte. Hauek guzti hauen konbinazioz ezagutzen ditugun influenza birusaren azpimota guztiak identifikatu ditugu. Adibidez, badirudi 1 motako H eta 1 motako N zuen azpimota izan zela 1918ko pandemia sortu zuena;
H1N1, alegia. Gp hauen egituraren barnean ere aldaketa desberdinak egon daitezke, aniztasuna handituz. Molekula hauek sortzeko informazioa (beste 10-12 proteina inguru desberdinekin batera) dituen 8 RNA zatietan darama. 8 RNA zati (ssRNA -) nukleoptroteinak (np) deritzen monomeroz kapsulatua.
Datu gehigarriak
|
NA eta HA deritzen RNA zatiek, bakoitzak neuraminidasa (N) eta hemaglutinina (H)
kodetzeko informazioa daramate, urrenez-urren. Iturria |
Hau ikusita, 8 zati horien konbinazio desberdinetan, birusaren aniztasuna egongo litzateke. Hau da, RNA konbinazio desberdineko bi partikula birikok zelula berbera infektatzen badute, "nahasketa" horretatik (
errekonbinazioa) suertatu daitezkeen birus berrietan konbinazio berriak egotera eraman gaitzake. Mehatxu beri bat? Gainera birus hauek duten material genetikoan,
mutazioak gertatu daitezke zelula ostalariaren barnean erreplikatzen (ugaltzen; birusaren kopiak sortzen) dauden bitartean. Honek ere, birusaren azpimota berriak agertzera bidera gaitzake, horrek izan dezakeen
birusarentzako ahalmen edo ezaugarri berrien agertzearekin batera. Kasu
batzuetan, mutazio hauek
ondorio negatiboa ere izan dezakete
birusentzat eta euren
erasoa edo indarra mugatu. Sortu duten epidemiaren desagertzeraino, alegia.
Aldakortasun -
mutazioak eta e
rrekonbinazioak edo
berrantolaketak -
guzti honen ondorioak?
- Urtero txertoa aldatu behar dugu momentuan dauden birusaren azpimota guztien "mix" bat eginez txertoan. Beraz horregatik ezin dugu behin betiko txerto horri buruz hitz egin momentuz, aldakortasun tasa oso altuko birus bat da eta. RNA duten birusak orokorrean, berez izaten dira oso aldakorrak.
- Hegaztiena soilik zen birus bat, "bat-batean" gizakia eta beste ugaztun batzuk infektatzeko gaitasuna eskuratu dezake (1918an gertatu zen bezala, besteak beste). Nabarmentzekoa da birus hau hegaztien birus bat dela. Bertan dauka bere genetika zabalduta. Noizbehinka aldaketaren bat jasotzen duelarik eta gizakira "saltoa" ematen duelarik.
Ondo da. Baina urtero gripearen birusa daukagu inguruan eta sintoma arruntak gora behera ez du ez pandemiarik ezta hilkortasun tasa handirik suposatzen. Beraz...
Zer zeukan berezi 1918ko H1N1 influenza birusak?
1918ko H1N1 birusak infektatzen zuen pazientearengan
neurrigabeko erantzun immunologiko bat pizten zuen. Hantura erantzun ikaragarri eta letal bat. Zelula immunogenikoek
zitokinak (zitosinak) deritzen bitartekariak askatzen dituzte agente patogeno baten aurrena. Zitokina hauek,
hantura prozesua bideratu eta gainontzeko
babes zelulen erakartzea (
kimiotaxia eremu kalteturaino) bermatzen duten molekulak dira.
Gripe honek aparteko ahalmen immunogenikoa zeukan. Arnas bideak infektatzen zituenean, kaltetutako ehunetako zelulek eta sistema immunologikoko zelulek, inolako
neurririk gabe eta kopuru ikaragarrietan zitokinak askatzera bultzatzen zituen. Honi
zitokinen ekaitza deitu zaio.
Arnas bideak blokeatuko zituen gehiegizko
hantura pairatuko zuten pazienteek eta
zelula immunogenikoen itzelezko presentziak,
ehunak konpondu beharrean,
gehiago kaltetuko lituzke. Primerako "paradisua" beste patogeno batzuen bigarren infekzio bat pairatzeko.
|
Aadina eta hilkortasun tasa erlazionatzen.
Iturria: Wikipedia |
Datu kuriosoa:
25 (
20-50)
urteko gazteen artean egon zen
heriotza tasa altuena.
Baxuena berriz,
ume eta adinekoen artean egon zen. Zergatia euren
adinarekiko sistema immunologikoaren "egoeran" oinarritzen da. Hau da,
25 urteko gazteen babes sistema oso "
indartsua" zen. Printzipioz ezaugarri hona dirudien bitartean, honek kasu honetan kontrako emaitza izan zuen;
zitokinen ekaitza askozaz "indartsuagoa" eta beraz, ondorio larriagoak. Logika hau jarraituz, umeen eta adineko pertsonen sistema immunologikoak, ez zeukanez horrenbesteko "heldutasunik" kasu batean eta ezta horrenbesteko "eraginkortasunik" bestean, ez zituen horren larriak ziren efektuak suposatu.
Kontutan izan beharrekoa ere,
efektu autoimmune horren ondorioz,
pneumonia bezalako zailtasunak pairatzen zituztela gaixo hauek. Askotan azken honek hiltzen zituelarik. Pneumonia,
sistema immunologikoa egokiro funtzionatzen ez aritzeaz baliatzen diren bakterioek eragiten dute (oportunistak), horrela pazientea infektatuz. Bigarren patogeno honen aurrean, pazientearen
babeserako gaitasuna eta estrategiak,
nabarmenki murriztuak suertatuko dira.
Urteroko gripearen inguruan, zer?
Munduko Osasun Erakundeak 250.000 eta 500.000 hildako estimatzen ditu munduan, urtero gripe arruntaren ondorioz. Urtaroko Gripeari buruz ari gara. Noski, gripeari
gehitzen zaizkion bestelako konplikazioen ondorio dira heriotza hauek. Hemen duzue
Osakidetzak aurten prestatu duen txertaketa kanpaina. Berton ikus dezakezue zeintzuk diren
arrisku taldeak; hau da, txertoa jaso beharko luketenak adinaren edo egoeraren beste faktore gehigarrien ekiditeko asmoz. Aurretik esan dugun legez, aurtengo gripearen birusaren aurkako txertoa, inguruan dabiltzan azpimota guztien "nahasketa" bat izango da. Horrela infektatuko gaituen azpimotarekiko immunizatuak egongo gara, edota birus desberdinen konbinazioz sortu daitekeen eraldaketekiko.
Materialak gripearen inguruan: