Ongi etorria eta xedea


Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Mikel Laboa (Xabier Lete), Izarren Hautsa.

Nik uste, abesti eder honen zati honek primeran deskribatzen duela txoko honen helburua edo xedea. Gai desberdinak planteatuko dira. Zientzia baino, zientziaren inguruko gogoetak edo jakin-mina sustatzea izango da helburu bakarra. Ez da zer pentsatu, baizik eta nola pentsatu edota gure buruei etengabe galderak proposatzeko joera hartzea. Zuen buruetan, galdera horiek neurean sortzen duten burrunba eta zirrara bera sortarazten saiatu. Apaindura handiegirik gabe, eguneroko gauzak, txikikeriak diruditenak ere, zientziaren esparrutik aztertu. Bide horretan, ongi etorriak izan zaitezte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina