Han gure
kapelagile gaixoa, Aliziari galdezka bere ustezko zoramenari buruz. Zoratu ote
naiz? Aliziaren erantzuna, bide batez, paregabea; “Erabat zoratuta zaude. Hala
ere sekretu bat esango dizut. Pertsona on guztiak hala daude.”
Aliziak egia borobila
botatzeaz gain kapelagilea lasaitzea ere lortu zuen. Gaixoak ez zekien, zoramen
hori pozoitze baten ondorio zela. Izan ere garaiko kapelen produkzio lanetan
merkurioa erabiltzen zuten materialen tratamenduan. Kapelagileen lana leku
itxietan bideratzen zenez, toxiko indartsu honen erabileratik emandako
kontaktuak, orduko kapelagileen pozoitzea eta ondoriozko “zoramena” zekarren.
Kapelagileen zoramena. Hala erraz uler zitekeen “te-aldi eroaren” pasartea,
noski.
Hara! hor duzu
zure galderarentzako erantzun zientifikoago bat, kapelagile jauna…
Lasaiago uzten nauzu! |
Baina gu
bezalakook datu gehiago biltzea gogoko dugu. Merkurio demonio horrek zer
demontre egiten dio gure gorputzari “zoramenaren” sintoma horiek pairatzeko? Jakin-mina?
Gehiago jakin nahi? Aurrera jarrai dezagun, hala bada.