Denbora asko hesi hematoentzefalikoaren inguruan bueltak ematen nabilela. Gogoan duzue? (Frodo eta Mordorren barneratzeko tirabirak eta ultrasoinuen trikimailuak). Komentatu genituen kasuak gogoan badituzue, gure farmako konkretuak, berez ditxosozko hesi hau gainditu ezin zutenak, nerbio sistema zentralean (NSZ) barneratzen laguntzeko teknikak edo bidezidorrak ziren. Kasu honetan farmako bat baino, gene batzuk barneratzeko teknikei buruz hitz egingo dizuet. Zer ari da esaten tipo hau? Geneak garunera eraman? Zertarako nahiko nuke gene arrotz batzuk nire garunera eraman?
Erantzuna erraza da. Berez terapia genetikoa edo gene-terapiaren kontzeptuarekin erantzungo nuke galdera multzo hori. Hau da, paziente baten gene eraldatu, mutatu, edota azken finean, akastunak, "ondo funtzionatzen" duten beste batzuengatik ordezkatzea. Farmakoak garunera eramatea zaila bazen, pentsa geneak eraman, zeluletan barneratu, hauen nukleoan barneratu eta genea akastunengatik ordezkatzea nolako "emozioz jositako" bidea izan behar duen. Mordorren sartzea ezin zen erraza izan, ez. Baina, egon une batez... ez al duzuen ezagutzen material genetiko zeluletan barneratzen duen mikroorganismorik? Pistatxo bat nahi? Egiten duen bizi zikloaren arabera, bere material genetikoa (geneak) "infektatutako" zelula ostalariaren DNA-n barneratzeko (probirus gisa) gai diren mikroorganismoak alegia? birusak noski!!! Gogoratu nahiko zenuke birus baten egitura?
Baina birusak ez ziren txarrak? Galdera hau beste noizbait eztabaidatuko dugu, baina bagoaz ikusten erantzuna ezezkoa dela. Birus guztiak ez behintzat. Eboluzioan ere, garrantzi handiko rolak bete dituzte.
Ba bai. Birus ezagun eta eraldatu batzuetan, guk nahi dugun genea sartu dezakegu eta gure itu zelulak infektatzen dituenean, "gure genean", infektatutako zelularen DNA-n barneratu eta berton, gene akastuna ordezkatuz, bere lana egiten hasi; gene horrek kodetzen duen proteina adierazten hasi. Horrela paziente horren gabezia (gaixotasuna edo sintomak) minimizatu edota guztiz sendatu dezakegu.
AAV birusen erabilera gene-terapian, hesi hematoentzefalikoa saihestuz. |
Hesi hematoentzefaliko saihestu dezaketen birus hauei, AAV deritze ingelesezko adeno-asociated virus izenetik. Hitz gutxitan, birus hauen erreplikazioa (bizi zikloa) adenobirus (edo herpesbirus) baten laguntzaren menpekoa da. AAV-ak itu zelula infektatzen du eta bere genoma biriko txikia, probirus eran, ostalariaren genoman barneratua geratzen da latentzian (ziklo lisogenikoa). Adenobirus batek, zelula hori infektatzen duenean, honek dakarren gene laguntzaile (helpper) batzuen eraginez, AAV-ren probirus hori aktibatuko du, ziklo litikoari hasiera emanez; AAV-ren erreplika asko sortuko dira. Itu zelulatik askatu eta ostalari berrien bila abiatuko direlarik.
Baina, oraindik ez dut ulertzen zertan lagundu diezaguken birus honek? Eta nola dakigu hesi hematoentzefalikoa zeharkatzen duela?
Bigarren galderatik hasiko naiz. Ikerketa batzuk egin dira AAV errekonbinanteak erabiliz. Errekonbi... zer? lasai. Birusa eraldatu egin dugu eta bere genoman, ezaguna dugun proteina fluoreszente bat kodetzen duen DNA sekuentzia (genea) barneratu dugu. Pazientea (sagua) infektatzean, birus hauen itu zelulak neuronak izanik, hesi hematoentzefalikoa gainditu beharko luke neuronetara ailegatzeko. Hara non, saguen neuronetan, fluoreszentzia detektatu zutela.
Orain bai, ulertu da, ezta? AAV errekonbinanteek (rAAV) hesi hematoentzefalikoa gainditzeaz gain, neuronak infektatu eta gure genea bertoko genoman barneratu zuten. Azkenik, gure geneak kodetzen duen proteina adierazten hasi da ere. Ikusi hemen artikulu originala.
Beraz, lehenengo galderara bueltatuz, zertarako balio dezake honek? berez, neuronetan kaltetuta dagoen gene bat, birus batean bidaltzen dugun batekin ordezkatu dezakegu. Honekin dena dago esanda, egia esan. Hala ere, gogoan izan, gauzak esatea egitea baino askozaz errazagoa izaten dela. Ikerketek aurrera egin beharko dute.
Konkretuago, zertarako balio dezake honek? Adituen esanetan Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA), Parkinson gaitza, Alzheimer gaitza eta bestelako gaixotasun neuronal eta endekapenezko gaitzak sendatzeko balio dezake; "txarto" dabiltzan geneak "ondo" dabiltzan berri batzuengatik ordezkatuz.

Kontutan hartzeko faktoreak birus (bektore) egokien aukeratzeko:
- Bestelako gaixotasunik eragingo ez duena.
- Mugatzailea izaten da, birusen tamaina dela eta, barnean sartu daitekeen material genetiko zatiaren tamaina (base nitrogenatu kopurua; kbp)
- Ziklo lisogenikoa egin beharko du, bere material genetiko "birikoa" (egia esan, guk sartu diogun genearekin), probirus eran, zelula ostalariaren DNA-aren baitan barneratuko duelarik. Bertan gene hori(ek) espresatuak izan beharko dira.
- Birusaren espezifikotasuna kontutan hartu beharko genuke. Eraldatuz edo berez, gure itu zelulak, espezifikoki infektatuko dituelarik.
- Birusak (kapsidako proteinek) ez dute erantzun immunologiko bat piztuko (ez dira immunogenikoak izan behar). Birus adeno-elkartuen edo adenobirusekin lotutako birusen (ingelesezko AAV edo adeno-associated virus) ezaugarria da.
Erreferentziak