2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Ultrasoinuak eta nano-burbuilak; hesi hematoentzefalikoa gainditzen

Asteazkenean bertan publikatzen nuen Mordor-eko ate beltzen inguruko sarrera; Bartzelonako Biomedikuntzaren arloko Ikerketen Institutuan Erleen pozoia ikertzen ari zirela. Pozoi honek, hesi hematoentzefalikoa zeharkatzeko ahalmena dauka. Bere teknika kopiatuz, farmako asko, orain arte garunera edo, orokorrean, nerbio sistema zentralera ailegatzerik ez zutenak, eraldatu edo "mozorrotu" daitezke, oraingoan bai, heltzeko.

Primeran! Ba hau nahikoa izango ez balitz honakoa topatu dut. Ikaragarri interesgarria baita ere. Ikusi eta gero jarraituko dugu hitz egiten.


Ikaragarria! Ultrasoinuekin (sonication) hesi hematoentzefalikoaren endotelioko zelulen arteko lotura estuak (tight junctions) irekiarazten dituzte. Beraz, odolean doazen farmakoak, hesiak dituen "zulo" iragankor horietan zehar (ultrasoinuak irauten duten bitartean) gaitza dagoen eremu sakrosantura helduko dira. Sendatua izateko formula matematikoan, farmakoaren aldagaia sartu dugu azkenik!!

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Ate Beltz Hematoentzefalikoa eta Mordor-eko sarrerari buruz...

Mordor-eko erresuman sartzeko Morannon, Ate Beltza zeharkatu behar zen. Ate erraldoi haiek Errautsen Mendien eta Itzalen Mendatearen artean bidea isten zuten. Ez ziren nolanahi zabalduko. Eta hori gutxi balitz, Barad-dûr dorrearen gainetik Sauron Jaun Ilunaren suzko begiak bere lurren inguruen zelatari, inor ez zuen sartzen utziko. Ez zegoen Patuaren Mendira iristeko erarik. Eta Frodok, hau guzti hau, jakin bazekien. Sauronek gauza bakar bat desiratzen zuen; Eraztun Bakarra. Guztiak, nahieran gobernatuko zituena. Eta eraztun horrentzako soilik, zabalduko zituen bere ateak. Hura nahi zuen... beste ezer baino gehiago... beste ezeren gainetik.

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Añanako Gatz Harana eta bertako biztanle txikienen bizi moldapenak…



Urteak ziren Añanako gatzaga ez nuela bisitatzen. Unibertsitatean negoela, hara eraman gintuztenetik alegia. Jose Iganico Perezek (@Uhandrea) irakatsi zigun Akuikultura ikasgaiko protagonista nagusi izan zen Artemiasalina ezagutu genuen. Krustazeo txiki horrek ur haien izugarrizko gazitasun mailak baimentzen zituen eta poz-pozik zebilela zirudien. Baina, egia esan, eta berarekiko errespetu guztiarekin, bost axola Artemia
                        
               Añanako Gatz Harana