Ba bai, daramadan ibilbidearekin itxarotekoa zen The Walking Dead telesailaren zalea izatea ere, ezta? Zonbiak eta debaldeko eta baldekadako odol isuriak... telebistaren aurrean eta sofak fagozitatua. Gutxi gorabehera, hortara laburbiltzen da telesaila. Baina horrelako pandemia (mundu osoan zeharreko infekzio zabaltzea)... gerta liteke? Zeintzuk baldintza bete beharko lirateke halako zerbait gertatzeko?
Txoko honetan, zientziarekiko grina, jakin-mina sustatuz indartzea izango dugu helburu.
2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
Birusak: the walking... dead? Halako pandemia bat, posible ote?
Etiketak:
Baltimore sailkapena,
birulentzia,
Birusak,
Ebola,
Gripea,
infektibotasuna,
Lisogeniko,
Litiko,
mutazioak,
Pandemiak,
Telesailak,
The Walking Dead,
transmisio bideak,
Zika
2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna
Mitokondria (I - Sarrera). Ultraegiturari buruzko infografia
Hemen duzue gaur klasean erakutsi dizuedan, eta bukatzeke nuen infografia. Bukatu dut eta hemen partekatzen dut zuekin. Bertan Mitokondriaren ultraegiturari buruzko informazioa aurkituko duzue. Irudiarekin elkarreragina izan dezakezue, hau handituz edo txikituz, informazioa hobe ikusteko. Espero dut baliagarria suertatzea datorren asteko azterketarako. Animo!!
Ohar modura, gogoratu aurrerago - batez ere metabolismoa ikusten dugunean - mitokondriak berriro ere aipatuko ditugula. Orduan sakonduko dugu gehiago organulu honen egitura eta funtzioan. Bere barnean gertatzen diren erreakzioak ikertzen ibiliko gara momentu horretan. Gorputzak behar duen energia kimikoa (ATP) nondik eta nola ekoizten duen ikusten dugunean. Baina ez gaitezen aurreratu!
Ondo izan eta bihar ikusten dugu elkar klasean; mitokondriaren sarrerarekin bukatu eta kloroplastoekin hasiko gara.
Gogoan izan: Hau, liburuan eta klasean ikusi ditugun azalpenen gehigarri bat besterik ez da.
Gehiago:
2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena
Munduen Gerra, "martetarrak" eta homeopatia... Lurra konkistatzen saiatu aurretik, etxeko lanak egin gabe izatea ere!
Askotan nuen entzunda Orson Wellesek, dirudienez nahi gabe, munduari ziria sartu zionekoa. Gaur egun, tamalez, badakigu ez dela harritzeko bestekoa. Izan ere, ezaguna da hainbatek historian zehar maiz erabili izan dituela hedabide desberdinak sasizientziak gizateriari helarazi eta honen gaineko efektuak sortzeko. Beheko bideo honetan entzun dezakezue 1938ko urriaren 30eko gau hartan Wellesek egindako "Munduen Gerra" eleberriaren (1898. urtean erditu zen Herbert George Wellsek idatzia) moldaketa.
Bide batez, aipatzekoa da ere, gure partez, entzule edo irakurleon partez, informazioak kontrastatzeko izaten dugun dokumentazio biltzearen ohitura falta. Faborez, irakurri edo entzuten duzuen guztia kontrastatu. Zuen buruari galderak egin, ezagutu eta zuen aburuak eraiki. Eta ondorioz, zentzudunez jardun. Laburtuz, izan zientzialariak.
2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena
Exozitosi proteina baten sintesia oso oso eskematikoki (Nire ikasleentzako laguntza txiki bat)
Nire ikasleak ikerketa lan bat egiten ari dira. Gogor daude lanean nik proposatutako aplikazio lan txiki bat ebazteko. Oso eskematiko eta gainetik, neurona baten neurotransmisoreen sintesia (soman) eta exozitosia (gune sinaptikoan) azaldu behar dute. Axoian zeharreko besikulen garraioa ahaztu gabe, noski. Helburua, neurotransmisorez betetako besikula horiek, gune sinaptikora heltzea eta bertan isuriak izan eta hurrengo neuronari mezua igortzea edota bere dena delako efektua betetzea.
Aurreneko sarreran lehenengo pista ematen nien Aliziaren munduetako kapelagilearen metafora txikiarekin. Mikrotubuluen "gainean", kinesinek bideratutako axoian zeharreko eta aurrerantzako garraioa zuen ildo nagusi.
Honekin bazuten azken zatia azaltzeko behar zuten guztia. Baina lehenengo zatia falta zitzaien; neurotransmisore beraren sintesia. Hori jorratzeko, eta oso azkar eta gainetik, honako eskematxo hau prestatu diet arkatzez. Hementxe zntzilikatzen diet, beraien ikerketa lanetan lagungarria izan dadin. Seguru nago primeran egingo dutela!!
Gogoratu helburua: zelula baten zitoplasman dauden "gauzak" ikasten ari gara. Hala ere ez inoiz pentsatu organulu eta egitura guzti hauek "gauza" isolatuak direla. Inolaz ere ez; elkarlan ikaragarri zehatz bat dago martxan zelula baten barnean. Guk ikasten dugun teoria, errealitateari aplikatzen ikasi behar dugu.
Edozein laguntzarako, hemen naukazue. Animo!!
Etiketak:
Besikulak,
Biologia Zelularra,
EEP,
Endomintz sistema,
Erretikulua,
Erribosomak,
Golgi Aparatua,
Ikasleak,
Ikerketa lana,
Lanak,
Nukleo,
Organuluak,
Proteinen Sintesia
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)