Askotan nuen entzunda Orson Wellesek, dirudienez nahi gabe, munduari ziria sartu zionekoa. Gaur egun, tamalez, badakigu ez dela harritzeko bestekoa. Izan ere, ezaguna da hainbatek historian zehar maiz erabili izan dituela hedabide desberdinak sasizientziak gizateriari helarazi eta honen gaineko efektuak sortzeko. Beheko bideo honetan entzun dezakezue 1938ko urriaren 30eko gau hartan Wellesek egindako "Munduen Gerra" eleberriaren (1898. urtean erditu zen Herbert George Wellsek idatzia) moldaketa.
Bide batez, aipatzekoa da ere, gure partez, entzule edo irakurleon partez, informazioak kontrastatzeko izaten dugun dokumentazio biltzearen ohitura falta. Faborez, irakurri edo entzuten duzuen guztia kontrastatu. Zuen buruari galderak egin, ezagutu eta zuen aburuak eraiki. Eta ondorioz, zentzudunez jardun. Laburtuz, izan zientzialariak.
Izua; ezjakintasunaren aldagaiari, fundamentu gutxiko iturriak, beldurra bera, eta askotan, eskrupulu gutxiko interesak (pertsonak) gehitzen badizkiogu, ikara dugu emaitza. Zentzugabekeriak. Txertoen aurkako mugimenduak, paziente batzuen tratamenduak ordezkatzen dituzten ideia homeopatikoak, hainbat birusen sorrera "konspiranoikoak", dagoeneko existitzen diren baina interesen menpeko diren sendagai sekretuak eta bestelako eldarniozko ideiak. Bai, egia da! "X espedientea" telesailaren zale izan nintzen (eta naiz), baina holako lizentziak zinerako edota telesailetarako besterik ez dizkiot luzatzen neure buruari.
Ez nahiz horiek guzti horietan sartuko, baina azalduko dizuet zergatik datorkidan burura Munduen Gerra filma (eleberria ere bide batez, baina nire adina barkatuko didazue; filma ikusi nuen lehenago). Filmari dagokionez, zer? eleberriaren ahaztu beharreko moldapena. Zer daukat burura orduan? Ba sinistu ez arren, bere azken esaldiak nire buruan sortzen duen burrunba. "Martetarrek ezin izan zituzten jasan Lurreko atmosferan dauden bakterioen mehatxuak. Gizakiok haien kontra immunizatuak gauden bitartean".
Suposatzen dut, gaur egun txertoenganako beldur horrek, "martetar" gehiagoren agerpena ekartzen duela. Haien sistema immunologikoak behar bezala hezita ez duten banakoak eta ingurukoak arriskuan jar ditzaketen horiek hain zuzen ere. Are gehiago, ustean desagertuak zeuden gaitzen berpizte ilun eta zorigaitzekoa (gogoan ditugun adibide tristeren baten kasuan bezala) ekar dezakete.
(trufa tartea ON) Egia esan martetar hauek, hona etorri aurretik, horrenbeste denbora Lurraren zelatan, eta ez zuten izan produktu homeopatiko miragarrien berri? Bide batez, etxeko lanak eginda ekar zitzaketen. Gripearen aurkako txerto homeopatikoa gomendatuko nieke hurrengo baterako 2! (trufa tartea OFF)
Filmera bueltatuz, edonork pentsa dezake grabaketa egiten ari zirela, diru-laguntzarik gabe geratu eta arineketan bukatzeko aitzakiarekin, Lurreko germenek, ikaragarrizko ingeniaritza garapenak zituzten estralurtarrekin akabatuko zutela. Eta akabo. Bukatu da pelikula. "Beltzera eraman eszena" eta "The End".
Beraz, inondik inora horren kaskarra den argudio "eder" honek, hiru kontzeptu dakarzkit burura:
- Sistema Immunologikoa bera, noski.
- Patogenoak (Bakterioak, Birusak,...).
- Antigenoa; gure babes mekanismoek propioak edo arrotzak diren "egiturak" desberdintzeko erabiltzen dituzten molekulak edo molekulen zatiak.
Hiru kontzeptu hauek "menperatuak" ekarri izan balituzte martetarrek, gizateriaren hondamena izango litzateke. Gure artean dauden eta sasizientziek hezten dituzten "martetarrek" ere hondamena ekar diezaguketen ere berean. Munduko bakterioek gizateriaren gaitza ziren estralurtarren aurkako antibiotikoak izan ziren. Ironikoa oso.
Gizakiak sistema immunologiko konplexua eta oso zehatza garatu du eboluzioan zehar. Baina, zer da edo nola definituko genuke sistema babesle hau? Egia esan galderan bertan aditzera eman dut erantzuna bera; organismoek (makroorganismoek zein, gaur egun munduari erditzera eman zaion bezala, mikroorganismoek 1), arrotzen aurka duten babes tresneria konplexua da. Talde-lan zehatz baten ondorio. Gorputzeko zelula askoren (zelula immunokonpetenteak) eta beste horrenbeste egitura eta molekula berezien hezte egokiaren fruitu, eta oraindik egokiagoa den ondoriozko erantzuna gorputzean "sartzen" diren arrotzen aurka. Benetan miresgarria. Unibertsitatean, immunologiako irakasgaian sakonago aztertzeko aukera izan nuenetik, honen ahalmenaz liluratua nabil.
Hemendik aurrera zuk zeuk erabaki dezakezu; gehiago sakondu edo puntu honaino ikusitakoarekin nahikoa duzu?
Gure gorputzaren babes mekanismoak bi taldetan sartuko ditugu; berezko immunitatea eta moldaerazko immunitatea.
BEREZKO IMMUNITATEA
Hemen, askok esaten dute, jaiotzetik gurekin berez "datozen" mekanismoak sartzen direla. Ez da definizio txarra, ez. Talde honetan "nortzuk" biltzen diren ondo ulertzeko, patogeno batek, gure organismoan sartzeko intentzioa daukanean zein bide jarraituko duen jakin behar dugu. Logika hutsa erabiliz, egingo duen lehengo gauza, organismoan sartzen saiatzea izango da. Beraz lehenengo hesiarekin topo egingo du (hau gainditzeko bidezidorren bat edo estrategia bereziren bat bilatu beharko du):
- Lehenengo defentsa lerro gisa jardungo dutenak izango ditugu hemen. Mekanismoa hauek ez dute bereizten arrotzen artean eta organismoan "edonoren" sarrera kontrolatzen dute; hau da ez dira babes neurri espezifikoak. Mekanismo hauen artean, hiru:
Hemendik aurrera zuk zeuk erabaki dezakezu; gehiago sakondu edo puntu honaino ikusitakoarekin nahikoa duzu?
Kontuz!: hau sistema immunologikoaren gainetiko begiratutxo bat besterik ez da. "Pertsonai" nagusiak aipatzea du helburu. Babes sistema honek dituen elkarrekintza eta bide guztien konplexutasuna dela eta sarrera txiki bat besterik ez dugu egingo.
Gure gorputzaren babes mekanismoak bi taldetan sartuko ditugu; berezko immunitatea eta moldaerazko immunitatea.
BEREZKO IMMUNITATEA
Hemen, askok esaten dute, jaiotzetik gurekin berez "datozen" mekanismoak sartzen direla. Ez da definizio txarra, ez. Talde honetan "nortzuk" biltzen diren ondo ulertzeko, patogeno batek, gure organismoan sartzeko intentzioa daukanean zein bide jarraituko duen jakin behar dugu. Logika hutsa erabiliz, egingo duen lehengo gauza, organismoan sartzen saiatzea izango da. Beraz lehenengo hesiarekin topo egingo du (hau gainditzeko bidezidorren bat edo estrategia bereziren bat bilatu beharko du):
- Lehenengo defentsa lerro gisa jardungo dutenak izango ditugu hemen. Mekanismoa hauek ez dute bereizten arrotzen artean eta organismoan "edonoren" sarrera kontrolatzen dute; hau da ez dira babes neurri espezifikoak. Mekanismo hauen artean, hiru:
- Mekanismo Fisikoak: Azala (ezkatatzeak adibidez, bakterioen egokitzapena ekiditen du) eta mukosak (bertan patogenoak itsatsi) egongo dira hemen. Kanpoaldearekin kontaktua dutenak eta beraz, benetako hesi modura jarduten direnak. Epitelioak (digestio, arnas eta iraitz-aparatuen barrunbeetakoak kasu) eta hauek sortzen dituzten zelulen arteko lotura estuak direla eta, hesi iragazgaitzetan bilakatzen dira. Sudurretako mukiek eta iletxoek ere patogenoak "atxilotzeko" babes mekanismo fisikotzat dihardute. Patogenoek beste trikimailuak garatu beharko dituzte lehenengo hesi hau gainditzeko. Azaleko poroak, zauriak, erredura,... adibidez? Hesteko eta arnas aparatuko mugimendu peristaltikoek ere bertan egon daitezkeen patogenoen aurkako efektua izan dezaket.
- Mekanismo Kimikoak: Hemen, patogenoen suntsipena edo garapena ekiditen duten substantzia kimikoak egongo lirateke. Izerdia (bertan dauden gantz azidoekin), urdaileko (HCl) nahiz baginako jariaketa azidoak (pH-a dela eta, bakterioengan eragina daukate), malkoen eta listuaren lisozimak (mikrobioen aurkako efektuak dituzten substantziak),...
- Mekanismo Mikrobiologikoak: Gure hestean (azalean eta mukosetan bezala) sinbiosian bizi diren bakterioak (mikrobiota edo bakterio-flora autoktonoa). Hauek guk digestioan behar ditugun prozesu asko betetzeaz gain (zelulosaren digestioa, ezinbesteko bitaminen sintesia,...) babestu ere egiten gaituzte. Izan ere, bertara ailegatu daitezkeen bakterio arrotzen aurka lehiatu daitezke (elikagaiak lortzeko,...) eta, bide batez gure organismoa kolonizatu dezaten ekidin.
Berezko immunitatea: lehenengo hesia |
Munduen gerran, Lurrak berak, gu babestu gintuen mikrobiota erraldoi baten antzera jokatu zuen. Beraiek, mundu honetan urteetan zehar irabazi duten lekua babestu eta erreklamatu zuten. Ebidentea da martetarrek ez zutela erreklamazio hauen kontra ekiteko mekanismo nahikorik izan.
- Hala ere, lehen hesi honek kale egin bazuen edo existitzen ez bazen, bigarren aukera bat zuten oraindik martetarrek; guk bezala, bigarren defentsa lerro bat edukitzea, hain zuzen ere. Hemen sistema immunologikoko zelula ez espezifiko batzuk eta hainbat molekulek parte hartzen dute. Bigarren hesi hau, berezkoa da ere eta oraindik batere espezifikoa izaten jarraitzen du.
- Hala ere, lehen hesi honek kale egin bazuen edo existitzen ez bazen, bigarren aukera bat zuten oraindik martetarrek; guk bezala, bigarren defentsa lerro bat edukitzea, hain zuzen ere. Hemen sistema immunologikoko zelula ez espezifiko batzuk eta hainbat molekulek parte hartzen dute. Bigarren hesi hau, berezkoa da ere eta oraindik batere espezifikoa izaten jarraitzen du.
- Partaide Zelularrak: Fagozitoak (makrofagoak, monozitoak, neutrofiloak) izango dira nagusi hemen. Zelula hauek, lehenengo hesia gainditu duten etsaiak irensteko gaitasuna dute (fagozitosia). Beste zelula berezi batzuk ditugu, NK zelulak deituak (natural killer) eta hauek gorputzean eraldatua dagoen edozer gauza (zelula infektatuak,...) eta propioa "iruditzen" ez zaiona suntsituko du automatikoki. Izena ikusita, ez da besterik itxaroten beraiengandik, ezta?
- Partaide Molekularrak: Zenbait molekula ere parte hartzen dute babes erantzun ez espezifiko honetan. Interferoiak (birusen aurka dihardute), hanturaren bitartekariak, interleuzinak (sukarra piztu eta zelulen arteko komunikazioetan parte hartzen duten molekula taldea) eta bestelako zitozinak (komunikaziorako molekulen talde handia) adibidez. Beste molekula garrantzitsu batzuk konplementuaren proteinak (MEK; mintzak erasotzeko konplexuak) izaten dira. Proteina hauek, arrotz baten presentzian aktibatzen direnean hauen suntsipena eragiten dute (bakterioen mintzak zulatuz adibidez).
Berezko immunitatea: bigarren hesia |
Guzti hau gutxi izango balitz eta, ahaleginak ahalegin, patogenoak aurrera jarraituko balu gure organismoa bereganatzeko intentzioan, hirugarren sorpresatxo bat dugu bere zain. Hemen babes mekanismoen eboluzioaren puntu maximoa dator. Tresna benetan fina. Artilleria astuna. Hirugarren babes hesia; moldaerazko sistema immunologiko.
MOLDAERAZKO IMMUNITATEA
Hemen dator benetako jaialdia. Patogeno askok aldaketa ugari jasateko (mutazio tasa) gaitasuna daukate. Hori dela eta gure gorputza gaixotzen saiatzen diren bakoitzean, germen berri bat izango balitz bezala "erasotu" edo erantzun behar dugu. Izan ere, aldaketa horietarikoren batek, lehenengo eta bigarren hesiak gainditzeko ahalmen "berria" eskaini diezaioke. Beraz eboluzioan berriena den mekanismoa garatu genuen; ikasteko gaitasuna zuen mekanismo bat. Sartu den patogenoaren zati esanguratsuena (antigenoa) identifikatu eta ikasi egiten du. Eta horren kontrako erantzun guztiz espezifiko bat garatzen dugu (hasiera batean beraz erantzutea kostako zaigu, baina bigarren aldiz gure gorputzean sartzeko "okerreko ideia" baldin badu, erasoa azkarra eta oso bortitza izango da (sistema immunologikoak oroimena dauka).
MOLDAERAZKO IMMUNITATEA
Hemen dator benetako jaialdia. Patogeno askok aldaketa ugari jasateko (mutazio tasa) gaitasuna daukate. Hori dela eta gure gorputza gaixotzen saiatzen diren bakoitzean, germen berri bat izango balitz bezala "erasotu" edo erantzun behar dugu. Izan ere, aldaketa horietarikoren batek, lehenengo eta bigarren hesiak gainditzeko ahalmen "berria" eskaini diezaioke. Beraz eboluzioan berriena den mekanismoa garatu genuen; ikasteko gaitasuna zuen mekanismo bat. Sartu den patogenoaren zati esanguratsuena (antigenoa) identifikatu eta ikasi egiten du. Eta horren kontrako erantzun guztiz espezifiko bat garatzen dugu (hasiera batean beraz erantzutea kostako zaigu, baina bigarren aldiz gure gorputzean sartzeko "okerreko ideia" baldin badu, erasoa azkarra eta oso bortitza izango da (sistema immunologikoak oroimena dauka).
- Partaide Zelularrak: Linfozitoak dira tresneria honen olio. T eta B motakoak ditugu. T motakoek arrotzen ikuskapen lana (T4; T linfozito laguntzaileak edo Th) eta zelula kutsatuen suntsipena (T8; T linfozito zitotoxikoak edo Tc; perforinak askatzen) egiten duten bitartean, B linfozitoek, aztertu edo ikuskatzen dituzten egitura arrotzen (antigenoak) aurkako antigorputzak sortzen dituzte. Behin sortuta, bi bide egingo dituzte; batzuk antigorputz edo immunoglobulina horiek odolera askatuko dituzte antigeno gehiago dauden arakatzeko. Beste batzuk ordea, antigorputz horiek soinean daramazkitela, gorde egingo dira hurrengo baten behar baditugu azkarrago erabiltzeko.
- Partaide molekularra: B linfozitoek patogeno arrotzaren antigeno zehatz hori espezifikotasun maila oso altuarekin ezagutu eta "atxilotu" egiten dituzten antigorputzak askatzen dituzte (zelula plasmatikoetan bilakatuz) gorputzean zehar sakabanatzeko. Antigeno hori duen egiturarik edo mikroorganismorik topatzekotan, lotu eta horren suntsipena era aktibo eta eraginkorrean erraztuko dute. Lehen aipatutako zelulek, elkar ulertzeko, interleuzinak bezalako zitozinen hizkuntza molekularra erabiltzen dute.
Moldatutako edo hartutako immunitatea |
Notatxoa azkenerako laga dut. Txertoek gure sistemari antigeno berezi horiek "erakusten" dizkiete. Kalteak eragiteko gaitasuna gutxituta edo inhibituta dutelarik. Horrela, benetan etsaia aurrez-aurre ikusten dugunean, segituan akabatuko genuke. Dagoeneko ezaguna izango litzatekeelako eta bere kontra behar bezala hezita egongo litzatekeelako.
Askotan, ikasleek galdetzen dute zer dela eta urtero urtero gripearen aurka txertoa jarri behar den. Mutazio tasa horretan dago gauza. Izan ere, birusek kasu honetan, beren bizi zikloan zehar mutazioak jasaten dituzte eta iaz, birusa ezagutzeko balio zuen antigenoa, aldatu egin da eta aurtengo gripea "ezezaguna" bilakatzen da gure sistema immunologikoarentzako. Gaixotasun bera izan arren.
Askok esaten duten bezala, "ez dakigu, txertoek, etorkizunean izango dituzten albo-ondorioak" (baldin badituzte), baina martetarrek ere ez zekiten, immunizatuta ez egotearen albo-ondorioa; Lurra menperatzeko zituzten planen hondamendia.. eta horrela, momentuz, munduen gerra bukatu zen...
Erreferentziak:
Txertoak Osakidetzan; hemen
1.- Las bacterias también se “vacunan”: el sistema CRISPR/Cas , Ignacio López-Goñi
2.- El timo de la vacuna homeopática contra la gripe , Ignacio López-Goñi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina