Pasaden asteazken gauean, asteazken gau guztietan bezala, Orbita Laika telebista saio itzela ikusten nengoela, América Valenzuela (@A_Valenzuela), zientzia kazetariak, telomeroen inguruko sarreratxo txiki bat egin zigun eta berriro ere, aho bete hortz utzi ninduen. Ideia hori duela asko dagoela nire buru barnean bueltaka. Eta telomeroak ez dira ez, Ángel Martínek (@angelmartin_nc) proposatu bezala, musika jaialdi edo kontzertu batean, kartel burua baino lehenago aritzen direnak. Telomeroak, zehazki, kromosomen muturrak dira. Base nitrogenatuen sekuentzia errepikakorrez betetako muturrak. Noski, inoiz egin den akatsik handiena, nik behintzat ez dut berriro egingo; funtzio ezagunik egozten ez saion sekuentzia zatiei "zabor genetiko" deitzea).
Hala ere, lehendabizi telomeroen kontzeptua testuingurura ekarri behar dugu. Dakigunez, material genetikoa, kromatina deritzona, nukleoan biltzen da zelula eukariotoetan. Ez gara sartuko Heterokromatina eta Eukromatinari buruz hitz egitera. Zelulak, zatitzeko "beharra" dutenean material genetiko hau (ADN + histonak deritzen paketatze proteinak) kondentsatzen hasten dira, ezagutzen dugun kromosomen egitura trinko horiek lortu arte. Printzipioz, zatiketaren ondoren sortuko diren bi zelula berriek informazio genetiko berbera jaso dezaten zelula aitzindaritik, material genetiko guztia bikoizten da (erreplikazioa; ziklo zelularraren S fasean gertatuko dena). Bikoiztapen honetaz DNA polimerasa arduratuko da.
Honarte, ez dago arazorik. Baina traba txiki bat dago. DNA polimerasak "ez daki muturrak ondo bikoizten". Imajinatu orri baten ertzak ondo fotokopiatzen ez dituen fotokopiagailu bat.
Hemen gure hurrengo protagonistaren txanda dator; Telomerasa entzima. Entzima hau kromosomen mutur horiek, telomeroak, "fotokopiatzeaz" arduratzen da. Hau da, sekuentzia errepikakorrekin betetzen du. Hau egingo ez balu, zikloz-ziklo gure kromosomen muturrak gero eta laburragoak izango lirateke. Eta laburdura horiek puntu kritiko batera iristean, zelularen ziklo posibleak bukatuko lirateke. Horri zahartzea deritzogu. Baina... GELDI!, ez al da hori gure zelulei eta beraz, guri gertatzen zaiguna? Izaki bizidunak zahartzen gara, beraz, telomerasa "demonio" horrek ez du bere lana egiten? ondo egingo balu, ez ginateke zahartuko, ezta? Edo behintzat, gure zelulek ez lukete "amaierarik" izango...

Eta justu hementxe dator asuntoaren mamia. Telomerasak primeran egiten du bere lana. Aktibitatea mantentzen duen bitartean behintzat. Telomerasa entzima jaio aurretik sortzen dugu eta urteekin agortzen doa eta bere aktibitatea galtzen doa ¿esan genezake beraz, Telomerasaren aktibitatea eta telomeroen laburtzea gure bizitzaren iraupenaren erlojua izan daitekeela? hor dago galdera...
Beste galdera bat hurrengo izan daiteke; telomeroen laburtzea kontrolatua izango bagenu Telomerasa entzima kontrolatuz, hilezkorrak izango ginateke? Egia esan, honek ez nau gehiegi arduratzen; ez dut hilezkorra izateko inolako intentziorik ez eta beharrik, benetan.
Hala ere, irakurri beste sarrera hau, nahi baduzu...
Hala ere, irakurri beste sarrera hau, nahi baduzu...
Baina pentsa, minbizi zelula batzuetan, Telomerasaren gehiegizko aktibitateak detektatu dira. Gogoratu minbizi zelulek, nolabait, kontrolik gabeko zatiketak (ziklo zelularrak) jasaten dituzten zelulak direla. Hauek bai, tamalez, zelula hilezkorrak. Baina haien Telomerasa aktibitate hori inhibitzeko gai izango bagina...
Informazio gehigarria eta beste sarrera batzuetan komentatuko ditugunak:
Galdera edo bide honen atzetik ditugu gaur egun ikerketa talde asko eta asko...
Minbizi zelulak "kontrolatzeko" bide bat izan daiteke.
Noski, beste ikerketa ildo gehiago daude tartetik. Hala nola, Minbizi zelulen apoptosi prozesuen berpiztea (tumore zelulek bere buruaz beste egin dezaten bultzatu, kalte handiagorik egin aurretik), bai zelula immunogenikoek bultzatuta edo berauen epigenetikan edo adierazpen genetikoa "eskua sartuz".
Beste era batzuk tumoreenganako angiogenesi prozesuak inhibituz; tumoreek, beren burua elikatzeko intentzioarekin, bereganako odol-hodien sorrera eragin dezakete. Hau inhibitzekotan ez lukete elikagairik jasoko. Noski, hauek jarraitzen ari diren ikerketa bideen adibide batzuk besterik ez dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina